Noticias

Olentzero eta Mari Domingiren gutuna, Gamiz-Fikako alkateari!

Aupa Asier!

Olentzero eta mari Domingi gara

Badakizu aurton egoera berezia bizi dogula eta horrexegatik laguntza eskatu gura deutsugu. gure belarrietara heldu da Gamiz-Fikako ume gehienak oso ondo portatu direla. Hori saritzeko Udaletxean gutunak botateko kutxatxoa jartzea eskatzen deutsugu; halan, umeak zelako oparien desiran dagozan jakingo dogu. Era berean, udaletxera doazen umeei emoteko goxoki poltsa bana jasoko dozue.

Espero dogu traba handirik ez sortzea, eskerrik asko eta hurrengora arte!

Olentzero eta Mari Domingi

Gamiz-Fikako Alkatearen erantzuna

Aupa, Olentzero eta Mari Domingi!

Asier naz, Gamiz-Fikako alkatea. Zuek ondo baderitxozue abenduaren 10ean eta 17an, arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara egingo geinke gutunen bilketa.

Zer edo zer gehiago behar izanez gero, hemen egongo gara laguntzeko prest.

Eskerrik asko eta ondo ibili!

Asier Larrabe

Gutuna (PDF 409KB)