Albisteak

 

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2004. urtean hasitako ohitureari eutsi eta aurton be Deiadar Mendien igoerea antolatu dabe maiatzaren 2rako. Aurton Gorbeia mendian izango da ospakizuna. Gorbeiagaz batera Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Oiz dira bost Deiadar Mendiak, antxina mendion tontorretatik adar hotsagaz egiten zan-eta Gernikako Batzar Nagusirako deia.

Mendi igoera hori Batzar Nagusiek alkarlanean antolatzen dabe Balmaseda, Gailurra, Ganzabal, Sollube 707 eta Alpino Tabira menditaldeakaz. Igoerarako Egiriñaon batuko dira mendizaleak eta gurutzerantz abiatuko dira, tontorrera heldu eta goizeko 11:00etan deiadarra joteko.

Deiadar egunetarako beren-beregi egindako adar berezia joko da, urte bakotxean Deiadar Mendi baten joten dana. Adarra jo eta gero, menditik jaitsi eta Egiriñaon oparitxoa emongo jake parte hartu daben endizaleei.

Urtero-urtero aldatu egiten da igoerea antolatzen dauen menditaldea; halandaze, aurton Gorbeiako igoerea antolatu dauen Ganzabal mendi-taldeak igazkoa antolatu eban Gailurra mendi-taldearen lekua hartzen dau.