Albisteak

 


Maiatzaren 15ean, 11 urtez jarraian, kanpai zuri gorrien hotsa entzungo dugu Gamiz-Fikan.Beren oihartzuna lurralde zurigorriaren bazter guztietan barreiatuko da, bizirik dirauen eta sekula itzaliko ez den grina batek bultzatuta. Betiko moduan jaiegun zoragarria izango da, berotasun zurigorriz egindako bide amaigabea; bertan galtzea izango da gozamenik handiena. Jakin badakigu txapeldun izateko jaiotako talde baten partaide garela, eta sentimendu horrek batzen gaitu. Gure taldeak urrezko baloia merezi du bere ibilbide paregabeagatik, eta munduko zalerik onenak izateagatik. Besarkada zurigorri bero bat.


Ricardo Alonso ( Gamiz-Fika Tzibi Taldea Lagunarteko Presidentea)

 

 

EGITARAUA

10etan bolanderak

11etan txostenaren irekiera

GOIZEAN ZEHAR:

Txistulariak (sestaoko gaztetxuak)

Hellingo Danborrak

Uxo mezulariak

Sama Siku fanfarre

Teruelgo bolandera erraldoia

Euskal dantzak

Ohorezko aurreskua Italiako Lehoiei

Herri bazkaria

 

INFORMAZIOA: Gamiz-Fikako Lagunartea

Irrintzi-Etxea,33

Tlf.: 946153274-605763912

48113 GAMIZ-FIKA