Albisteak

 

1. GAIA: LIBREA izango da.

2. Ipuinak EUSKARAZ idatzita egongo dira.

3. Lanak JATORRIZKOAK eta ARGITARATU GABEAK izango dira.

4. Ipuinak baloratzeko orduan, besteak beste, imaginazioa, kreatibitatea eta aurkezteko modua hartuko dira kontuan.

5. Idazlanak gehienez ere, lau orrialdekoak izango dira, DIN-A4 tamainakoak.

6. Arrieta,Fruiz,Gamiz-Fika eta Meñakako herritarrek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

7. Lanak aurkezteko lekua eta egunak:

  • LEKUA:6. OINARRIAN AIPATUTAKO EDOZEIN HERRITAKO UDALETXEETAN.
  • ORDUA: 9:00etatik 14:00etara.
  • AZKEN EGUNA: 2008ko abenduaren 2a.

8. Ipuinak gutun-azal handi eta itxi batenan aurkeztuko dira. Gutun-azal handi horretan adina eta ipuinaren izenburua jarriko dira. Barruan, ipuinarekin batera, beste gutun-azal txikiago bat sartuko da, eta gutun-azal txiki horren barruan ipuinaren izenburua eta egilearen datuak jarriko dira: izen-abizenak,adina,helbidea eta telefonoa.

9. Epaimahaiak botazio sekretuz erabakiko ditu saridunak. Epaimahaiaren iritziz lanek behar besteko kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.

10. Sariak Gamiz-Fikako udaletxean banatuko dira, 2008ko abenduaren 19an, arratsaldeko 19:30 etan.

11. Lan sarituak, goian aipatutako udaletako Euskara Zerbitzuaren esku geldituko dira, eta Euskara Zerbitzuak nahi duen erabilera emateko eskubidea izango du. Saritu gabeko lanak hilabete bateko epean eskuratu ahal izango du. Saritu gabeko lanak hilabete bateko epean eskuratu ahal izango dira. Epe horretan jaso ez direnak Euskara Zerbitzuaren esku geldituko dira.

12. Kategoriak:

  • 1.kategoria: 5 urtetik 6 urtera. Kategoria honetakoek marrazki bat aurkeztuko dute.
  • 2. kategoria: 7 urtetik 8 urtera. Kategoria honetan ez da ordenagailuz idatziriko lanik onartuko.
  • 3.kategoria: 9 urtetik 12 urtera.
  • 4.katehoria: 13 urtetik 17 urtera.
  • 5.kategoria: 18 urtetik aurrera.

13.Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena dakar