Albisteak

 

Martxoaren 29an bisita gidatua Karrantzara: Ibilbidea honako hau izango da:

11:00etatik 12:15era: Pozalaguako leizeak bisitatu
12:45etatik 13:15era: San Andrés de Biañez museora bisita.
14:00 etan aurretiaz hautatutako jatetxean bazkaria
Karpin arratsaldeko 17:00etan ixten da. Behin barruan egonez gero, arratsaldeko 18:00etara arte egon ahal izango gara;hortaz, bazkaldu ondoren bisitatuko dugu Karpin.

Bazkarirako menua hau izango da:

Helduentzat: indaba jana
Indabak sakramentuekin
Etxeko postrea
Ardoa, ogia, kafea eta txupitoa
Prezioa: 16€

Umeentzat: menu berezia
Makarroiak edo arroza
Xerra edo solomoa patatekin
Postrea, ogia eta edariak
Prezioa:10€

Bisitatuko ditugun lekuetara sartzeko sarrera eta autobusa udalaren kontu. Interesatuek menua bakarrik ordaindu beharko dute. Izena emateko udaletxera deitu beharko dute. Irteera ordua beranduago zehaztuko da.