Albisteak

 

Egun daukogun krisi egoerari ahal dan neurrian aurre egiteko jorrailaren 30ean egindako udalbatzarrean, EAJ-PNV udal taldeak egindako aurkezpenaren arabera, udalerriko beharrizanei erantzuteko lan-poltsa eratzea erabagi da.

Horregatik, Gamiz-Fikan erroldatuta dagozan pertsona guztiek edozelango lana eskatu edo eskaini gura badabe, udaletxeko bulegoagaz hartu-emonean imini eta norbere datuak itxi.

Guk bitartekari lana egingo dugu eta eskaintza eta eskaria egiten daben pertsonak elkarregaz hartu-emonean iminiko doguz.

Informazino gehiago gura izan ezkero, deitu.