Albisteak

 

Maiatzaren 16an motor-kontzentrazioa egingo da Fikako Frontoian. Bermeoko Ezetz Atrapa Motoclubak antolatuta Gamiz-Fikako Udala laguntzaile izanik.

Hasiera emateko, arrastiko 16:00etan kontzentrazioa egingo da, jokoak eta erakusketa izango dira motoclubak antolatuta arrastiko 17:30etara arte. Ordu honetan, inguruan martxa lasai eta errespetuzkoa egingo da.

Bukatzeko, arratsaldeko 20:00etan parrillada egingo da.