Albisteak

 

Igaz hasitako ekimenagaz aurrera egingo dau Gamiz-Fikako Udalak, eta aurten be, gabon sasoian, Olentzeroren baserria ezagututeko aukerea emongo deusku.

Bisita abenduaren 24an egingo da, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Taldea, gehienez, 35 lagunekoa izan daiteke; interesa dozuenok emon izena udaletxean, horretarako azken eguna abenduaren 18a (barikua). Baldintza bakarra: Gamiz-Fikan erroldatuta egotea. Izena emonekoen kopurua 35 lagunetik gorakoa bada, zozketa egingo da.

Goizean Olentzeroren etxea bisitatu eta arratsaldean, Olentzero beragaz aurrez aurre egoteko aukerea eukiko dogu Fikako Pazan.

Hona hemen, laburbilduta abenduaren 24ko egitaraua:

Abenduak 24 (Eguena):

11:00etatik 13:00era: Olentzeroren etxea bisitatu Mungian

18:00retan: Kontzertua Fikako eleizan

19:00retan: OLENTZEROREN ETORRERA, OPARIAK eta TXOKOLATEA Fikako plazan.