Albisteak

 

Ipuin lehiaketaren oinarri arauak

Gaia: Librea izango da.
Ipuinak EUSKARA HUTSEAN idatzita egongo dira.
Lanak JATORRIZKOAK eta ARGITARATU GABEAK izango dira.
Ipuinak baloratzeko orduan, besteak beste, irudimena, sormena eta aurkezteko modua hartuko dira kontuan.
Idazlanak gehienez ere, lau orrialdekoak izango dira, DIN-A4 tamainakoak.
Arrieta, Fruiz, Gamiz-Fika eta Meñakako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
Lanak aurkezteko lekuak eta egunak:
LEKUA: 6. oirarrian aipatutako herrietako udaletxeetan.
ORDUA: 9:00etatik 14:00etara.
AZKEN EGUNA: 2099ko abenduaren 2a.

Ipuinak gutun-azal handi eta itxi batean aurkeztuko dira. Gutun-azal handi horretan adina eta ipuinaren izenburua jarriko dira. Barruan, ipuinarekin batera, beste gutun-azal txikiago bat sartuko da, eta gutun-azal txiki horren barruan ipuinaren izenburua eta egilearen datu hauek jarriko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
Epaimahaiak botazio sekretuz erabakiko ditu saridunak. Epaimahiaren iritziz lanek behar besteko kalitaterik ez badute, sariak eman gabe utzi ahal izango dira.
Sariak Arrietako udaletxean banatuko dira, 2009ko abenduaren 18an, arratsaldeko 19:30etan.
Lan sarituak, goian aipatutako udaletako Euskara Zerbitzuaren esku geldituko dira, eta Euskara Zerbitzuak nahi duen erabilera emateko eskubidea izango du. Saritu gabeko lanak hilabete bateko epean eskuratu ahal izango dira. Epe horretan jaso ez direnak Euskara Zerbitzuaren esku geldituko dira.
Kategoriak:
1. kategoria: 5 urtetik 6 urtera. Kategoria honetakoek marrazki bat aurkeztuko dute.
2. kategoria: 7 urtetik 8 urteera. Kategoria honetan ez da ordenagailuz idatziriko lanik onartuko.
3. kategoria: 9 urtetik 17 urtera.
4. kategoria: 13 urtetik 17 urtera.
5. kategoria: 18 urtetik aurrera.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena dakar.