Albisteak

 

Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe eta Mungiako Udalek gazte planen barruan, eskualdeko gazteria irudia izango den logotipoa diseinatzeko ideien lehiaketa deialdia egin dute. Parte-hartze prozedura irekia ezarri da eta epaimahai bidezko aukeraketa egingo da. Irabazleak 300 euroko saria izango du.

Ekimen honen helburua GazteMub izeneko mugimenduari irudi bat ezartzea da, GazteMuben xedea hurrengo izanik: “Alkarreraginezko komunikabideak sortzea eskualdeko gazteengana hurbiltzeko eta euren ardurak jaso dagiguzan. GazteMub osatzen dogun udalok eskualdeari zein antzemandako kezkei jagoken jarduera plangintza bateratua egitea. Azken baten, alkarregaz lan egitea gazteen asetasuna hobetzeko, bai persona mailan baita udal programekiko be".

2016ko maiatzaren 30a izango da lanak jasotzeko azken eguna. Lehiaketara aurkeztutako proposamenak korreo elektronikoz bidali daitezke gaztemub@gmail.com helbidera, gaian “Logo lehiaketa” jarriz edo ohiko postaz proiektuan parte hartzen duten udalei.

Parte hartzeko oinarriak ikus daitezke (PDF 143KB)