Albisteak

 

Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateko Adikzinoen Prebentzinorako Zerbitzuak tailer informatiboak eskainiko deutsez Mungialdeko 6 eta 12 urte bitarteko umeen gurasoei. Tailer horreen helburua seme-alaben heziketaren inguruan gurasoei sortzen jakezan zalantzak argitzea da, bai eta eguneroko arazoei aurre egiteko beharrezko diran ezagupenak eta trebetasunak lortzen laguntzea bere.

Tailer horreen bidez aurreko urteetan egindako tailerrei jarraipena emon gura deutsegu. Saioak osagarriak dira eta, beraz, egokiena izango litzateke guztietan parte hartzea.

Saioak doan izango ditue Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatea osatzen daben herrietan erroldatuta dagozan pertsonek (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia), ganera, lehentesuna bere eukiko dabe. Beste udalerri batzuetan erroldatutakoek 10 € ordainduko dabe.

Datak:

  • Apirilak 25
  • Maiatzak 2, 9 eta 16

Ordutegia: 18:30-20:00

Tokia: Mugire Txokoa (Mungia)

Izena emoteko akabuko eguna: apirilaren 24a

Telefonoa: 94 404 77 07 (Lourdes)

Helbide elektroniko: prebentzioa@mungialde.eus

Saioen edukia

  • Apirilak 25 eta maiatzak 2: Zelan lagundu gure semealabei euren emozinoak kudeatzen.
  • Maiatzak 9 eta 16: Zer egin geinke etxean bardinen arteko hartu-emonetan sortzen diran arazoak prebenitzeko, identifi katzeko eta esku-hartzeko?

Eskuorria (PDF 1,51MB)