Albisteak

 

Euskadi Txirrindulari Fundazioaren Gela Pedagogikoak 'Gabonetako Kanpusa'ren edizio berrirako izen-emate epea ireki berri du. Aurten, abenduaren 27tik 29ra garatuko da eta 6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek ekintza ugariz jositako egonaldia izango dute prest. Egonaldia Derion prestatu da, Seminario Ohiaren atzekaldean kokatuta dagoena

Kanpusaren ateak goizeko 9.30etatik 18.30etara irekitak egongo dira egunero eta ez da aspertzeko astirik izango. Goizez txirrindula izango da protagonista, bide-hezkuntza eta mekanika tailer interesgarriak, besteak beste, ikasiz eta ondoren, irteerak eginez, batzutan txirrindulari profesionalekin bat. Arratsaldez, aldiz, multikirola, jolasak, izotz patinajea, PIN-era bisita... Opariak ez dira faltako, ezta ezhusteko politak ere.

Gainera, ostirala 29an, arratsaldez, ohitura osasuntsuak bultzatzeko hitzaldi interesgarria garatuko da, zeinean bizitza osasuntsuagoa eramateko oinarrizko gomendioak eskainiko baitzaizkie guraso eta seme-alabei. Arratsaldeko 17.30etatik aurrera, era erraza eta ulergarrian, bizitza osasuntsuagorantz jotzeko elikadura, hidratazioa, atseden hartzea eta kirola egitea zein garrantzitsu diren azalduko da. Jardunaldi hau publikoari irekia da, ez bakarrik kanpuseko ume eta horien gurasoentzat.

Laburbilduz, giro osasuntsuan kirola egiteko egonaldi bikaina, lagunak egiteko aproposa ere, etenik gabeko ekintza ugaritan gozatzen duten bitartean. Izen-emate epea abenduaren 18an amaituko da, eta salneurria 100 euro dira, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria barne.

Informazio gehiago jasotzeko, 94 454 51 27 zenbakira deitu edota aula@fundacioneuskadi.eus idatzi daiteke.