Albisteak

 

Udalak, 2019ko bigarren seihilabetekoan (ekaina edo bagilaren hasieratik zemendi edo azaroaren amaierara) udal Lan Brigadak presaz egin behar dauazan lanak egiteko, bi pertsona kontratatu beharra dauka.

Lan honen baldintzakaz bat egiten daben pertsonak eta hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa daukaten guztiak, Mungialdeko Behargintza eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile lez altan egon behar dira, loraila edo maiatzaren 23a baiño lehen. Informazino gehiago gura izan ezkero Mungiko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegora edo Enplegu eta Tokiko Garapenerako Zentroa dan Mungialdeko Behargintzara joan zeinkie.