Albisteak

 

Udalerriaren etorkizuneko hirigintza-antolamendua definitzea lan teknikoa da. Bertan, hainbat arlo kontuan hartu behar dira, besteak beste, legeak edo plan sektorialen integrazioa.

Horrez gain, herria diseinatzeko eta bere hirigintza antolatzeko bestelako faktoreak ere kontuan hartu beharko dira, hala nola, aniztasun funtzionala duten pertsonak (mugikortasun urria, itsutasuna, etab.), menpekotasuna duten pertsonak, adin nagusikoak, umeak, etan.; beti ere, genero-irizpidearen azterketa eginez. Hori da "Hirigintza Inklusiboa", hau da, herria aztertu eta proiektatzeko moduak zabaltzen dituen begirada berria; orain arte, emakumeek hiri eremuan duten segurtasuna edo segurtasun ezaren pertzepzioan eta ikusgarritasunean soilik oinarritzen zen (puntu beltz edo beldurren mapak garatzea, mapa sinbolikoak, etab.).

Alderdi "inklusibo" hauek baneratzeko hainbay parte-hartze jarduera garatzen dira, besteak beste, udal Webgunean eta udaletxean zure esku dagoen galdetegia betetzea. Horren bidez, Udalak eta egileak udalerrian kontuan hartu beharreko arazo, beharrizan eta balizko irtenbideen inguruko radiografia jasoko dute.

Gamiz-Fikako Udlak Hirigintza inklusiboari buruzko Galdetegia bateratzera animatu nahi zaituzte, eta bide batez, eskerrik akso proiektu honi eskainitako denbaragatik.

Epea: azaroak 15

 Galdetegia (PDF  96KB)