Albisteak

 

Mendekotasuna daukien edozein edadetako pertsonen autonomia sustatzeko eta hareen jagoleei laguntza psikosoziala emoteko programea. Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitateko biztanleei zuzenduta dago (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia).

  • PSIKOESTIMULAZINO-TAILERRA - ETXETIK EGITEKO TAILERRA. Psikoestimulazinoko ariketak e-mailez edo WhatsAppetik bialduko dira, eta deskargatu egin beharko dira.
  • BIZKARRA LANTZEKO TAILERRA - ETXETIK EGITEKO TAILERRA. Saioak bideo bitartez bialduko jakez parte-hartzaileei, eta fisioterapeutak telefonoz egingo deutse jarraipena.
  • AUTOLAGUNTZA-TALDEA (Jagoleei zuzenduta) - ETXETIK EGITEKO SAIOA. Menpekotasuna daikien pertsonen jagoleei zuzenduta. Saioak bideodei bitartez egingo dira.
  • IKASTAROAK (Jagoleei zuzenduta) - Pandemiaren ondorio psikologikoak kudeatzeko estrategiak. Eguneroko jardueren bitartez autonomia pertsonala lantzeko aholkuak.

Informazino gehiago jasoteko: Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatea. Tel: 944047707 (Ainara)