Albisteak

 

IX. edizinoa egingo da. Domeka horretan goizeko hamarretatik aurrera Gamizeraino hurreratzen zareon guztiok danatariko produktuak izango dozuez erakusgai eta salgai Gamizko frontoi eta inguruetan jarriko diran 35 postuetan: lora sikuak, landareak, barazkiak, gaztaia,txakolina, egurrezko jostailuak,txontxongiloak, baserritar jantziak, material askotariko bitxiak, Vicente Ferrer fundazinoa, otzarak, kontserbak...

Horretaz guztiaz gainera, eta usadioa dan legez, trikitixa, euskal kantak, kirolak...izango doguz eguna eta giroa alaitzen.

Guztiok zagozie konbidaruta, erduzie, besoak zabalik hartuko zaituztegu!!!