Albisteak

 

Gabonak hurreratuten daukoguzala eta, Gamiz-Fikako Udalak aukerea emon gura deutsie herriko gaztetxoenei Mungiako Landetxo Goikoa baserria ikusi, ibilbide magikoa egin eta sasoi bateko hemengo biztanleen bizimodua zelango zan jakiteko.

Holan ba, 3-14 urte bitarteko herriko 35 neska-mutilek, abenduaren 13an (zapatua), goizeko 11:00etan debalde eukiko dabe Olentzeroren baserrirako sarrerea.

Interesa daukienek Gamiz-Fikako udaletxean emon beharko dabe izena; horretarako azken eguna azaroaren 21a izango da. Baldintza bakarra: udalerrian erroldatuta egotea.

Izena emonekoen kopurua 35 lagunetik gorakoa bada, zozketa egingo da