Albisteak

Kartela 
Hurrengo maiatzaren 29an, Osasunari buruzko III. Jardunaldia ospatuko da Torrebillela Kultur Etxean, Mungian, "Gaixotasun arraroak agerian, gero eta gehiago" lelopean.

Jardunaldiaren helburua da: herritarrak gaixotasun arraroen gaineko kontzientzia hartzea. Euskadin, egun, 300.000 laguni (gaixoen eta senideen artean) eragiten dieten patologien inguruan sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea.

Hartzaileak: Gizarte Zerbitzuetako, medikuntzako eta hezkuntzako profesionalak, herritarrak.

Sarrera doan, aurretiaz izena emanda 94 404 77 07 telefonoan edo prebentzio.mungialde@euskalnet.net helbide elektronikoan.

Antolatzailea: Mungialdeko Gizarte Zerbitzuetako Partzuergoa.

Informazio gehiago (PDF, 1738 KB)
Jaitsi diptikoa (PDF, 870 KB)
Jaitsi kartela (PDF, 389 KB)