Albisteak

 

Mendekotasuna daukien edozein edadetako personen autonomia sustatzeko eta hareen jagoleei laguntza psikosoziala emoteko programea.

Parte-hartzaileek gizarte zerbitzuetako Mungialde  partzuergoko herriren batean (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia) erroldatuta egon behar dabe.
Leku-kopuru mugatua

JAGOLEARI ETA MENDEKOTASUNA DAUKAN SENIDEARI ZUZENDUTAKO EKINTZAK

TAILERRAK

ORDUTEGIA

LEKUA

Estimulazino kognitiboa: hainbat saio narriadura kognitibo arina daukien personakaz, narriadura hori moteltzeko; etxekoei zuzendutako aholkularitza eta trebakuntza, etxean bere estimulazio kognitiboa lantzeko.

Astelehen eta barikuetan, 11:00-12:00

Aita Elorriaga, 17

Logopedia: hainbat saio berba egiteko, irunsteko eta abarrerako arazoak daukiezan personakaz; etxekoei zuzendutako aholkularitza eta trebakuntza, etxean bere ariketa logopedikoak egiteko.

Martitzen eta eguenetan, 12:30-13:30

Autonomia pertsonala: hainbat saio narriadura arin edo neurrizkoa daukien personakaz, eguneroko jarduerak egiten segidu ahal izateko; etxekoei zuzendutako aholkularitza eta trebakuntza.

 

Astelehen eta barikuetan, 12:30-13:30



JAGOLEARI ZUZENDUTAKO EKINTZAK

Adin guztietako mendekoak diran edo mendekoak jagoten dabezan pertsonak. Helburua da hareen lanean sortzen diran eta zaintzaren kalidadeari eragiten deutsien arazo emozional edo/eta afektiboak arintzea.

ORDUTEGIA

LEKUA

Laguntza-taldea: JAGOLEEN alkargunea, esperientziak eta bizipenak alkarbanatzeko psikologo baten gidaritzapean. Banan-banakako saioen beharra bere aztertuko da.

Martitzenetan, 17:00-18:30.

Aita Elorriaga, 17

Laguntza psikologikorako taldea: antsiedadea, depresinoa eta gainkarga txikitzen eta senideak hobeto zaintzen lagunduko deutsien gaitasun eta tresnak eskaintzeko karga emozional handia daukien pertsona jagoleei. (8 pertsona, gehienez)

astelehenetan, 18:00-19:15

Aita Elorriaga, 17


BELAUNALDIEN ARTEKO TAILERRAK

Ekintza hau hilero egiten da, Mungiako San Jose Etxe-Alai Erresidentzia eta Eguneko Zentroko boluntarioen laguntzagaz, eta DBHko 1. mailako ikasleek hartzen dabe parte. Eskulanak egiten dabez, eta beste jarduera batzuk bere egiten dabez zentroko persona nagusiakaz batera. Helburua da gazteek persona nagusien ganean eukiten dabezan estereotipoak eta uste okerrak bazterrean ixtea. Horretarako, nagusiakaz alkartu aurretik gogoeta-lan bat egiten dabe eskolan irakasleakaz; saio horreetan, boluntario-lana be bultzatzen da. Aisia alkarbanatzeko aukerea daukie, beste belaunaldi bateko personak ezagututa eta hareekaz harremanak eginda.

INFORMAZINO GEHIAGO JASOTEKO: AITA ELORRIAGA 17, BEHEA. Tel.: 94 404 77 07 (Cristina)