Eskritura aurkeztea gainbalioaren zerga likidatzeko

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez notarioek eskriturak bidal ditzakete Lurren Balio-Gehikuntzan gaineko Zerga likidatzeko.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Jabetza eskritura

Legezko informazioa

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua
  • Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 8/1989 Foru Araua
  • Indarrean dauden udal ordenantzak

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.gamiz-fika.com webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

Barrio Ergoien, z/g, 48113 Gamiz-Fikan kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Gamiz-Fika Udaleko telefono honetara: 94 615 31 14

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.