BILBOKO BURDIN HESIA

Bilboko Defentsa Hesia, Burdin Hesia bezala ezagunagoa, 80 km-ko luzera gainditzen zuen gotorleku lerroa zen.

Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen gotorleku hori eraikitzea, Bilbo eta bere ingurua babesteko, eta, matxinatutako tropen aurrerakuntza ikusirik, demokrazia eta askatasuna defendatzeko.

Bilboko Burdin Hesia, bideoa hemen.

Lubakiak Urrustin (I. Ojanguren. Guregipuzkoa.eus)

Lan handi hori 1937ko udaberri bitartean gauzatu zuten 14.000 pertsonak baino gehiagok (horien artean zenbait emakume eta gazte), baina ez zen nahikoa izan Bilbo defendatzeko. Hesia 1937ko ekainaren 12an apurtu egin zen, Gaztelumendi