Bonbardaketak

“Zerutik heldu ziren, gure ametsak ilunduz”

Askotan badirudi Bizkaian bonbardatu zuten herri bakarra Gernika izan zela. Bai, 1937ko apirilaren 26an Gernika suntsitu zuten, bigarren mundu gerrari begira zegoen suntsipen estrategia bat erabiliz. Baina ez zen bonbardatutako lehen herria izan, ezta azkena ere, tamalez .

Otxandio izan zen Bizkaia bonbardatu zuten lehen herria, altxamendua hasi eta 3 egunera. Martxoaren 31n, Bizkaiaren kontrako eraso nagusia hasi zenean, bertako herrien kontrako bonbardaketak indartu egin ziren.

Baina Gamiz-Fikako egoerarik gogorrena Bilboren kontrako eraso nagusia hasi zenean heldu zen. Burdin Hesiaren apurketarako Gaztelumendi eta Urresti arteko zonaldea aukeratu izanak frontea erakarri zuen eta frontearekin batera, ejertzito nazionala, artilleria eta bonbardaketak.

Ekaineko egun horietan, batez ere 11 eta 12 bitartekoak, erabateko erasoa izan zen gamizFikan. Minuturo 80 eztandatik gora egon ziren inguruko mendietan, eta jaurtigaiteko batzuk baso, zelai, baserri eta ortuetan jauzi ziren. Horietako batek Fikako San martin eliza jo zuen; Gamizkoa ere kaltetua izan zen.

Erasoen eraginez Atxispeko San Pedro ermita ere suntzitu zuten. Ordurako alde eginda zeuden herriko familia asko. Frantxuenekoak Erandio aldera, Asegurukoak Zamudio aldera, Montañokoak ere Zamudio aldera... Frontea urrundu zenean herritar asko herrira bueltatu ziren, baina batzuen etxeak berreraiki behar izan ziren.

Bonbardaketak Burdin Hesian (BNE).