Burdin Hesiaren apurketa

Ekainak 11. Bilboren kontrako erasoaldia hasi zen. Armada faxistak arinago hartu zuen Bizkargi mendia, egun horretan bertan Urkuluko gailurrera ailegatzea lortu eta Burdin Hesiaren atarian kokatu ziren.

Ekainaren 12an, indar nazionalek 110 hegazkin, 200 artilleria pieza eta 12.000 soldadu inguru bidali zituzten eremu horretara, euskal indarrak errukirik gabe zigortuz.

Ordurako Euskal Ejertzitoak hegazkin guztiak galdu zituen eta 20 artilleria pieza baino ez zituen zonalde horretan.

Beraz, bereziki ekaineko egun horietan Gamiz-Fika (Fika batez ere ) gerrako fronte bihurtu zen. Liskar gogo horien arrastoak betiko geratu ziren paisaian eta jendearen oroimenean.

Egun horietan bizi izandakoa ere George Steerren kroniketan irakur dezakegu. Agirre lehendakariak ekainaren 13an bidalitako telegrama zifratua, Burdin Hesiaren defentsaren egoerari buruzkoa.

Agirrek hainbatetan bidali zizkion telegramak Errepublikako Gobernuari, hegazkinak bidaltzeko eskatu zituen matxinatutako tropek aurrera egitea azkartu zuten fronteetako aire-erasoei aurre egin ahal izateko. Baina laguntza hori ez zen inoiz iritsi, eta Eusko Gudarosteak zituen hegazkin urriak ekainaren lehen egunetan desagertu ziren, Somorrostro hondartzaren ondoan egokitu zen aerodromoak jasan zuen bonbardaketaren ondoren.

Urkulu mendia. Atzean Burdin Hesiaren mendilerroa ikusten da (I. Ojanguren. Guregipuzkoa.eus).