Gamiz-Fikako memoriaren ibilbidea

Gamiz-Fikako Burdin Hesiaren Memoriaren Ibilbidean zehar ibiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Ibilbideak aukera ematen du Loba eta Urrusti arteko defentsa-lerroa eta kordal horretatik ikusten den lerro estrategikoa ezagutzeko.

Gainera, toki enblematiko bat da, bertan gertatu zelako Burdin Hesiaren apurketa.

Ibilbidea Gamiztik zein Fikatik has daiteke, seinaleak norabide bietan egiteko jarri dira.

Jaisteko:

  • GPX
  • KMZ
  • PDF