Gazteak Frontera

Altxamendu militarraren lehen hilabeteetan, gazte askok bataloi boluntarioetan izena eman zuten. Ideologien arabera eman zuten izena, batailoi komunistetan, sozialistetan, nazionalistetan.... Ostean, irailaren 25ean, ofizialki eratu zen Eusko Gudarostea.

Urriaren 7an, Gernikako arbolapean, Jose Antonio Agirre Lekube Euzkadiko behin-behineko gobernuaren lehendakari izendatu zuten. Lehendakaria izateaz gain, Agirre Defentsako sailburua izan zen, eta Eusko Gudarostea osatzeaz eta Bilboko Burdin Hesia eraikitzeaz arduratu zen. Horretarako, Alberto Montaud Noguerol teniente koronelaren lankidetza izan zuen. Bera izendatu zuen Eusko Gudarosteko Estatu Nagusiko buru eta berarengan utzi zuen Burdin Hesia diseinatzeko ardura.

Urrian lehenengo kintak deitzen hasi ziren. Adin militarrean zeuden gazteak, 21 eta 35 urte bitartekoak.

Amayur batailoiko gudariak. Faustino Etxebarria Fikarra tartean (Etxebarria familia) Asko izan ziren etxera sekula itzuli ez ziren gazteak. Horietako askok bizia galdu zuten fronteetan. Gamiz-Fikako gazte batzuk, Villareal, Sollube eta Artxandako fronteetan hil ziren.

Frontera abiatu ziren milaka euskaldun gazte horietako hainbat gorputz ez dira sekula aurkitu; beste batzuk, berriz, urte batzuetara bueltatu ziren, esaterako, Parrandi baserriko Duo. Bere gorpua Artxandako hobi batetik berreskuratu zen 50. hamarkadan, bere batailoiko mediku baten testigantzari esker.

Amayur batailoiko gudariak. Faustino Etxebarria Fikarra tartean (Etxebarria familia).

Demokraziaren eta askatasunaren alde bizia eman zuten gazte guztiei egindako omenaldi txiki bat da hau, horma batean bizitza itzali zitzaien gazteei edo frankismoaren kartzeletan amaitzeko etxeetatik bahituak izan ziren pertsonei egindako omenaldi txiki bat.