Gerra Turismoa

1937ko urtea amaieran, Aldundiak Bilbon Gerra Zibileko museo bat egiteko proiektua diseinatu zuen. Museotik abiatuta Burdin Hesira bisita batzuk egingo ziren, eta horrela, hura kontserbatzeko eta balioan jartzeko lehen urratsak egingo ziren (seinaleztapena, sarbideak hobetzea...). Ibilbide turistiko batzuk diseinatu ziren, gatazkako gunerik estrategikoenak bisitatzeko.

Bitxia bada ere, 1938an, Espainiako Turismo Zerbitzu Nazionalak antzeko bisita-programa bat abiarazi zuen Gerra Zibileko gudu-zelaiak eta beste eszenatoki batzuk ezagutarazteko, eta urte eta erdiz martxan egon ziren, partaide kopuru handiarekin. 1. ibilbidea: Iparraldeko frontea bisitatzea zuen helburu; Irundik abiatu eta Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Asturias zeharkatzen zituen, ondoren Irunera itzultzeko. Turistak luxuzko autobusetan eta interpreteen laguntzarekin bidaiatzen zuten, bisitak batez ere atzerritarrei zuzenduta baitzeuden.

Ibilbide turistikoak frankistek eraiki zuten Gaztelumendiko monumentua bisitatzen zuen, Burdin Hesiaren apurketa lekuan. Ondoren, turistek oinez egin behar izaten zuten zati bat, Gaztelumendi eta Urrusti artean, Larrabetzu eta Gamiz-Fika arteko mendilerroan.