MEMORIA BERRESKURATZEN

Bere historia ezagutzen ez duen herria berau errepikatzera kondenatuta dago

Espazio honek Memoriari irekitako leihoa izan nahi du. Gerra zibileko datuak, argazkiak eta testigantzak jasotzeko ate irekia.

Horretarako honako helbide elektronikoa sortu dugu:

gamizfikagerrazibilean@gmail.com

Zuen etxeetan jasotako gerrako kontakizunak, argazkiak, dokumentuak… bidaltzera animatu nahi zaituztegu. Guztion artean orain abiatu dugun bidea eraiki dezagun, memoriaren bidea, gerrako ankerkeria bizitzea tokatu zitzaien pertsonen memoria… gerraren erruz bizia, etxea, familia, askatasuna… galdu zuten pertsonen memoria.

Isilean sufritu behar izan zutelako, isilean oroitu behar izan zutelako, bada beraiei hitza emateko garaia. Inoiz beranduegi ez delako eta beraiek memoria ondare ederra utzi zutelako, izan gaitezen beraien ahotsa, memoriaren bidean oinorde.

Oteizak zioen bezala…

Isiltzean hil egiten gara, hizkuntza guztietan

Ez gaitezen, beraz, isildu…