Ondarearen babesa eta balioan jartzea

Burdin Hesiko elementuak babestu eta zaintzean balio demokratikoak sustatzen dira, eta Euskadiko gerraren azken egunetara arte askatasuna defendatu zutenen memoria berreskuratzen da.

Boluntario eta erakundeen borondate zein lanari esker, ahanzturatik berreskuratzen ari dira Burdin Hesia eratzen duten elementu asko.

2018an Bilboko Burdin Hesia Kultura Ondasun izendatu zuten, Monumentu-multzo kategoriarekin (195/2018 DEKRETUA, abenduaren 26koa).

Urte horretan bertan, lehen indusketa arkeologikoak egin ziren Gamiz-Fikako Burdin Hesian eta horretarako Loban kontserbatzen diren egiturak aukeratu ziren. 2019an, berriz, indusketa-lanak Eperlandan egin ziren, aurreko urtean aurkitutako egitura batzuetan.