Testigantzak

Iñaki Libanok 75 urteko José Legarretari 2018an jasotako testigantza:

“Hegazkinek Loba gainetiko Gamizmendi bonbardetan orduak emon ebezala kontetan eban gure aitak. 7ko taldetan pasetan ziran, bonbak deskargau eta atzera buelta. Bidean beste 7 hegazkinekaz gurutzetan ziran.”

"Gamizko bi lagunek hildako soldadu bat aurkitu eben Otsoaren bidean. Granadak eukazan gerrikoan. Horretako bat hartu eben, eta bota egin eben zer gertatzen zan ikusteko. Lehertu egin zan, eta gazteetako bat hil egin zan, eta besteak esku bateko behatzak galdu ebazan. Nik neuk ikusi naben zelan bajatzen eben ohol baten gainera, hilda. Pedro Goikoetxea deitzen zan eta Gamizekoa zan ".

Askatasuna. Ingeniarien 8. batailoia:

“Konpresore bi, hormigoi makina bat eta 120 gizon (gehi bertan egozan beste langileak) arima herratu lez ibili ziran lubakiak egiten, alanbre-hesiak zabaltan eta babesak eregiten… eta holan hainbat egunetan.

Gau osoa argi barik eta kontu handiz lanean emon ostean zoritxarreko eguna heldu zan (ekainak 12). Batailoia Lezaman eta Goikolexean egoan eta arrastiko lauretan atsedena hartzeko tartea hartu eban. Baina arin batean alde egin behar izan eben, material guztia eta dokumentazinoa etsaien esku itxita… baita biktima batzuk be”