Ibilbideak

San Martín 

Fikako San Martin eliza 1500 inguruan eraikia dugu. Gerora birmoldaketa batzuk egin zaizkio. Elizpean Fika elizateko kideen antzinako bilera- mahaia dago.

Elizaren ondoan Jesus Gurutzefikatuaren ermita dugu, Bizkaiko otoitzerako gune ederrenetarikoa. Barrua babesteko kupula du, eraikin ezohikoa. Barrokoan eraiki zen (1783), angelu zuzen itxurako oinplanoa eta harlanduzko hormak ditu. Erbestekoentzako aterpe zen, kanpotarrak aldare aurrean makurtzen ziren eta asmo onez zetozela adierazi. Hilotzak lurperatu aurretik edukitzeko eta gaubeila egiteko ere erabiltzen zen. Herriaren eskuzabaltasunaz 1789an eginiko Kristo Gurutzefikatua dago bertan. Beronen atzean Jerusalen hiriaren irudia  daukan balio handiko erretaula dago ikusgai.

Ezinbestekoa da Atxispeko San Pedrora osteratxo bat egitea. Oso aspaldiko garaietakoa dugu, harrian irekita dauden tarteek haitzuloetako sasoira garamatzate. Gure sasoira heldu diren aztarnak gotiko eta pizkunde sasoiaren bitartekoak dira, arku zorrotz bat, bolekin apaindua, gure eskualdean ez ohikoa. Antzinakoena harkaitzean egindako erdi aroko hilobia dugu, trapezio-itxurakoa. X eta XI. mendeen bitartartekoa, Bizkaian dagoen bakarra eta Cantabria isurialdean aurkitutako bakarrenetakoa.