Gamiz- Fikako historia

Gamiz eta Fikako elizateek historia zein jurisdikzio izaera propioa izan dute mendeetan; harik eta 1928ko ekainaren 23an elizate biak bateratu eta Gamiz-Fika udalerria osatu zuten arte. Batzar Nagusietan 60. eta 61. jesarlekua dagokie, hurrenez hurren.

Juan de Elorriaga izan zen Gamizko lehenengo alkatea, eta 1558koa da daukagun lehenengo idatzizko testigantza. Urte berean, Juan Perez de Landaverde zegoen alkate Fikan. Udalerria bateratu osteko lehenengo alkatea, 1928an, Antonio de Markaida y Abio izan zen.

Armarriak hauek dira:

Armarriak

Gamizko elizatetik: urrezko zelaian, gaztelu bat kolore naturalean, ateak eta leihoak gorriztaturik, hiru mailaren gainean, gazteluaren ezkerrean, lehoi bat zutik, kolore naturalean, gora egin nahi izango balu bezala; eta eskuman, nekosta berdea.

Fikako elizatetik: urrezko zelaian, haritz berdea eta kolore bereko behea; haritzaren ezkerrean beltz koloreko hartz bat enborraren ondoan zutik. Haritzaren goiko aldean hiru ikoroski gorri eta albo banatan hiru panela gorri, paldoan jarrita.

Gamiz elizateari buruz ditugun lehenengo testigantza idatziak 1227koak dira. Eta Fikari buruz ditugunak 1427koak.

Argazki-galeria