Tokiko Agenda 21

 

Gamiz-Fika, 2009ko martxoaren 13a. Ur eta energiaren kontsumoan aurreztea, garraioa eta etxeko hondakinak era zentzuzkoan erabiltzea GAP, Global Action Plan, Ingurumen Programaren helburuak dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak, Udalsarea 21, Programa honen laugarren edizioa martxan jartzen dute, Nazio Batuek babestuta. Ohikoak diren eginkizunetan eguneroko jokabideak hobetzera euskal familiak laguntzea eta animatzea GAP programaren helburuak dira.

Gamiz-Fika Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea, Udalsarea 21eko, kidea da eta hiritarrak sentsibilizatzea eta parte-hartzea bultzatzen ditu Tokiko Agenda 21 prozesuaren barruan.

Gaurtik aurrera parte hartu nahi duten familiek inskripzioa egin dezakete interneten bidez www.udalsarea21.net web orrialdean, paper ea energiaren kontsumoa murriztuz, edo programa paperaren bidez burutu. Horretarako laster etxera iritsiko zaien liburuxkan erantsita dagoen kupoia igorri beharko dute.

Hiru hilabete bitartean ur erabilerari, energiari, garraioari, etxeko hondakinen kudeaketari eta erosketaren ohiturarei buruzko lau gidaliburu jasoko situzte. Bertan aholku praktikoak ingurumena nola zaintzeko ere izango dituzte. Programak lau galdeketa dauzka, aurrerapenak ebualatzeko eta etxe bakoitzaren emaitzak jakiteko.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Garapen Iraukorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 ekimenen barruan sartzen da. Estrategia honek Euskal Autonomia Erkidegoko heritarren ingurugiroarekiko konpromisua lortu nahi da.

GAP Programa amaitu eta gero, udalerri bakoitzako parte hartzearen ehunekoak eta udalerian parte hartu duten etxeei esker lortutako ingurugiro hobekuntza emaitzak eta familia bakoitzaren konpromiso pertsonala jakin hal izango ditu.

Horrez gain, programa bukatu duten familia guztiek Etxe Ekologikoaren ziurtagiria lortuko dute eta oparien zozketa batean parte izango dute: bizikletak, asteburuak landa-etxeetan, Karpin Abenturarako eta Madariada Dorretxea Euskadiko Biodibertsitatearen Zentrorako sarrerak.