Kirolak

Gamiz-Fikako Udalak ondorengo kirol-instalazioak ditu:

FRONTOI BI  (Bata Fikako erdigunean eta bestea Gamizkoan)

Fikazko frontoia Gamizko frontoia














Gamiz-Fikako frontoien erabilera arauak

Erreserba (astelehenetik barikura)

• Gehienez bi ordu egunero.
• Erroldatuek eukiko dabe lehentasuna
• Erreserbak udaletxeko bulegoan egingo dira.
• Gitxienez hilabetekoa izango da eta gehienez urtebetekoa (beti be, hasita dagoan urtearen barruan).

Prezioak:

• Erreserba: Erroldatuak/ UBK txartela 5€. Ez erroldatuak 6€ 
• Argia edota dutxak: Erroldatuak/ UBK txartela 10€. Ez erroldatuak 6€
• Taldeak prezio bereziak: Udaletxean kontsultatu.
• Olgau ala ez, erreserbak beti ordaindu beharko dira.

Erreserbak nola ordaindu:

• Hilabetekoak: erreserba egiten dan momentuan berean.
• Urtekoak gehienez hiruhilabeteka egin ahalko dira.
• Berauek ez ordaintzeak erreserba bertan behara itxiko leuke.

Erreserba bako orduak, asteburuak eta jaiegunak

• Frontoiaren erabilera librea da.
• Asteburuak eta jaieguna: ez dago erreserbarik

Lehentasuna:

• Ordutegi berean izan ezkero, erroldatuek ez-erroldatuek baino lehen.
• Biak erroldatuta egon ezkero: frontoia lehenengo hartzen dauanak.
• Partidua olgetan badagoz, erroldatuak izan ala ez, bere txanda errespetatuko jako akabau arte. (gehienez ordu bat)

  • ERABILERA ANITZEKO PISTA BAT

 

  • KANPOKO IGERILEKU BAT Kanpoko igerilekua

     

    Irekita: udako denboraldian baino ez Uda hasieran adostuko da irekiera data eta prezioak